![]() |
Bideo honetan ProCC metodologia zertaz doan ikus dezakezue. Elkarrizketa honetan, Ana Saez-ek , Bilboko Marie Langer zentroko kide denak, oso ongi azaltzen du metodologiaren nondik norakoak.
Psikologia Sozialaren ekarpenak kontuan izanik, eta eguneroko bizimodua aztergai eta langai hartuta, Mirtha Cuccok esku-hartze psikosozialeko metodo berria garatu du, bizimoduetan aldaketak egitea ahalbidetzen duena.Baliabide indartsu honek, komunitatean esku hartuta, lagundu egiten dio populazioari bere bizimoduko kontraesanen azterketa kritikoa egiten.


MARIE LANGER edo Marie Lizbeth Glas Hausser Vienan jaio zen 1910.urteko Abuztuaren 31an. Familia judutar eta burges baten bigarren alaba izan zen. 4 urte zituela, Munduko lehenengo gerrate mundiala hasi eta bere aita bertara joan zen borrokatzera. Berak azaldu zuenez "Berarekin joatea nahi izan nuen baina ezin izan nuen. Ez bakarrik txikia nintzelako, baizik eta emakumea nintzelako. Gerrara joaten ziren emakume bakarrak erizainak ziren. Ordutik jakin nuen zein izango zen nire lanbidea: erizaina."
Schwartzwaldschule-n batxilergoa amaitu eta gero medikuntza eskolan sartu zen. Psikoanalisian berezitu zen, Vienako Psikoanalitikarako Formakuntza Institutoan.
Hitler boterean zegoenean, Partidu komunistan afiliatu zen eta Brigada Internazionalistekin Espainiako Gerra Zibilean mediku moduan lan egitera joan zen.
Uruguayen eta Argentinan exiliatu zen. Azken honetan Argentinako Erakunde Psikoanalitika eratu zuen 1942.urtean. Urte batzutara bere buru izan zen. Argentinako Aliantza Antikomunistako (Triple A) errepresioa zela eta Mexikora ihes egin zuen 1974.urtetik 1987. urterarte. Bertan Mexikoko Unibertsitareko dozente moduan jardun zuen. Nikaraguako sandinismoaren aldeko "Equipo de Salud Mental"-ean parte hartu zuen eta besteak beste Kubako " Primer congreso de Psicoanalisis y Psicologia Marxista" antolatzailea izan zen.
Zenbait libururen egilea da. Aipagarrienak, Maternidad y sexo eta Fantasias eternas a la luz del psicoanalisis. Baita ere, Cuestionamos, Psicoanalisis de grupo eta Razon locura y sociedad.



